XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ez ditugu besoak gurutzatzen.

Arrazoiketa zorrotzagoa darabilkigu.

Elkarrizketa polemika baino gehiago aplikatzen dugu.

Ideia berriak baloratzen badakigu.

Dena berriz hasteko gertu egongo gara beti.

Haro kritiko honek, demokraziaren iturrietara eramaten gaitu.

Irikitasuna, elkarrizketa, galdera, ekintza dira bere ezagugarriak.

Haro primitibotik haro post-primariorako aldaketa, Brasileko gizartearen ekonomi transformazioak eraginik eman zen.

Automatikuki emana izan zen.

Hirigintza eta hiri bizitza hedatuz zihoan heinean, jendea gero eta inguru konplikatuago batean sartu beharrean aurkitzen zen.

Kontzientzia esnatuz zihoan.

Baina, bigarren igaro-aldia, hots, kontzientzi post-primariotik kontzientzi kritikora ematen den urratsa, beste modu batera ematen da.

Ez automatikuki, lehena bezala, heziketa apropos baten bidez baizik.

Oso garrantzi haundikoa da honetaz ongi jabetzea.

Heziketa honek oso kontuan hartu behar zuen jendea masifikatzeko arriskua.

Puntu honetan oso kontuz ibili beharra genuen.

Promesaz beteriko haro baten aitzinean ikusten genuen Brasil eta, masifikazioaren eta haro post-primarioaren arteko zerikusia ongi analizatu beharra genuen.

Izan ere, haro kritikorako ateak isten bagenituen, jokabide mitikoetara lerratuko ginean.

Eta hori, haro primarioko kontzientzi magikoa baino kaltegarriagoa izanen zen.